XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adimenak ez dazaguen hainbeste gauza miragarri ikusita, Mirandek, aurrenik eta lehenik, bere harritzapena aitortzen du Hamlet printzearekin: .

Misterio infinitu baten ilunetan gabiltza, argitto ipurtargitto, ilunteak argitu nahita.

Miranderi, eskolastiku metafisikariak bezain desgogoko zaizkio materialistak zein positibistak, adimen jauresleak oro.

Kaskarra duzu adimena.

Gauza gehiago da zeru lurretan, adimenak aditzen duen baino.

Jakintza berri bat: Psikologi gaindikoa, 1951-1952 urteetan EUZKO GOGOA-n argitara eman saioa, berez informazio emateko saio da, fenomenu eta ikertzapen parapsikologikoen berri bildu-banatzeko; ez da bere gogoeten azalpen filosofikorik.

Halare, nahiko transparentatzen dizkigu Miranderen plegu intelektuala, insegurua, dudaz eta mudaz lazeriatua, eta Miranderen problematika lanotsua ere.

Gizonak baditu problema batzuk, izan ere, eta garbi erantzuteko mediorik ez du.

Miranderentzat fenomenu parapsikologikoak ez dira fenomenu harrigarri eta esplikatu beharrezkoak bakarrik, zientziaren soil.

Batez ere gizona zer den, gizatasuna zertan datzan azkenean eta funtsean, hiltzea zer den, problemak plantearazten dizkioten fenomenuak, dira.

Mirande arranguratzen eta antsiatzen duena, ez da fenomenuon misterioa; fenomenuok iztil bat dastatzen uzten duten gizonaren misterioa da.

Aurretiko ezagutzak, adibidez, Etikaren problema sortzen dio: non dago gizonaren askatasuna, geroa erabakirik eta aldez aurretik ezagutu daitekeenik badago, norbaitek oraintxe iragarri liezadakeen eran?.

Eralduta dagoelako da, inork aurretik asma dezakeela: hots, jakin.

Baina orain eralduta badago gero zer gerta, gizonak ez du gerta beharrezkoa eta lehendik erabakitakoa kunplitu besterik egin, ez du eginaren erantzukizunik, libertaterik ez izaki; zuzen eta okerrik ez dago orduan....